Azaroaren 12an banatu da 2026ko Etxepare-LABORAL Kutxa Itzulpen Saria, Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Ekitaldian, itzulpengintzak eta argitalpen-lanak euskarazko literatura irakurle, hizkuntza eta kultura berrietara hurbiltzeko duten funtsezko eginkizuna nabarmendu da.
Sariaren hamabigarren edizioan, epaimahaiak aurkeztutako 15 hautagaitzen artean aukeratu du irabazlea, eta Zazpi etxe Frantzian eleberriaren serbierazko itzulpenaren bikaintasuna azpimarratu du. Treci Trg argitaletxeak 2025ean argitaratu zuen liburua, Sedam kuca u Francuskoj izenburupean. Epaimahaiak itzulpenaren naturaltasuna eta jarioa goraipatu ditu, baita jatorrizko obraren estiloari, tonuari eta giroari eusteko erakutsitako gaitasuna ere. Era berean, argitaletxeak euskal literatura Serbian zabaltzeko egindako lana aitortu du, Atxagaren bost liburu argitaratu eta idazleak herrialdeko literatura azoka eta jaialdietan parte har dezan sustatu duelako.