Gasteizko Arte Sakratuaren Museoak, 1999an inauguratu zenetik, Maria Sortzez Garbia Katedraleko girolan (Katedral Berria izenez ezagutzen dena), gai erlijiosoa lotura komun gisa duten artelan multzo garrantzitsua biltzen du. Piezak batez ere Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Elizbarrutiaren bildumetatik datoz, erakunde horiek sustatu baitzuten haien sorrera. Gaur egun, museoa Gasteizko Elizbarrutiarena da, Euskadiko Museoen Erregistroan inskribatuta dago eta Arabako Foru Aldundiak % 50eko diru-laguntza ematen dio.
Museoaren ibilbidea harriari, taulari, mihiseari edo zilarrari eskainitako geletatik igarotzen da. Artista handien lanak biltzen ditu, besteak beste, maisu flamenkoenak, El Greco, José de Ribera eta Alonso Canorenak.
Ongi etorri XX. mendeko katedral paregabe baten esparru arkitektonikoan, dagoen museora.
Informazioa eta erreserbak:
945 150 631
Bisita gidatuak eta ekintza mota ezberdinak: