2020ko Donostiako Jazzaldiaren barruan.
Eolo Andino (saxo altua), Eva Alcaide (gitarra), Ledian Mola (kontrabaxua)
Hiruko honen ezaugarri nagusia da oreka bilatzen dutela beti, hala formetan nola harmonia eta erritmoetan. Ez da instrumentu bat besteen gainetik nabarmentzen, musikari bakoitzak antzeko presentzia du taldean eta horrela eraikitako giroan sortzen da jariakortasun hori, non, betiere, inprobisazioa duten lengoaia erkide.
Hirukoak taldean egindako konposizio propioak interpretatuko ditu. Berorietan, gogoeta egiten dute gaur egingo musika inprobisatua gai hartuta.