Donostiako Jazzaldia 2020

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko uztailaren 22(e)tik 2020(e)ko uztailaren 26(e)ra
  • Donostiako Jazzaldia 2020

55. Jazzaldia uztailaren 22tik 26ra bitartean egingo da Donostian, guztira 48 emanaldi daude programatuta 7 agertoki ezberdinetan, eta horietatik 23 dohainik izango dira.

Jaialdian izen handiko musikariak izango dira, besteak beste, Jorge Pardo, Sílvia Pérez Cruz, Chano Domínguez, Salvador Sobral, Iñaki Salvador, Mariza, Carles Benavent, Bugge Wesseltoft, Michel Portal, Oreka Tx, Perico Sambeat, Joachim Kúhn, Marco Mezquida, Javier Colina, Bojan Z., Chicuelo…

Dohainik izango diren 23 emanaldietan, besteak beste, Randy Greer eta Sean Clapis artistez gozatu ahal izango dugu, bai eta bertako hainbat talde gaztez ere: Les Fous, Sara Zozaya, Connection Trio, Jaso – Giménez – Escrich, Around Midnight, Lemy River, Idoia Asurmendi, The Binilo’s, Indian Feathers, Sara Mansilla, Los Juanes, Matilda,…

Txikijazzaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa, eta antolatu diren 4 emanaldietan haurrek familia giroan gozatu ahal izango dute zuzeneko musikaz.

Jorge Pardo, Chano Domínguez eta Iñaki Salvador izango dira Donostiako Jazzaldiaren saridunak

Donostiako Jazzaldiak sari bana emango die Espainiako musikari gailenetako hiruri edizio berezi honetan.

Ukaezina da ematen diren sari hauen egokitasuna, kontuan izanda Pardok, Salvadorrek et Domínguezek ibilbide bikaina egina dutela musikaren eremuan, eta kontinenteko Jazz musikari gailenen artean daudela.

Sari hauek Jazzaren arloan ibilbide bikaina duten musikariei ematen zaie eta, besteren artean, hauek jaso izan dute: Keith Jarrett, John Zorn, Herbie Hancock, Chick Corea, Hank Jones, Max Roach, Elvin Jones, Clark Terry, Bebo Valdés eta Wayne Shorter.

 Jazzaldiak zuzenean streaming bidez eskainiko ditu 12:30eko kontzertu guztiak eta Trinitate Plazako gaueko kontzertuak

Uztailaren 22tik 26ra, egunero, zuzenean eskainiko dira 12:30eko 5 kontzertuak eta Trinitate Plazan gauetan egingo diren emanaldi bikoitzak. Guztiak streaming bidez,  YouTubeko gure “DonostiaJazz”  kanalean.

Jazzaldiak kontzertuak streaming bidez ematen dituen lehenengo aldia izango da. Horien artean izango dira aurtengo Donostiako Jazzaldia saria jasoko duten hiru artistak: Jorge Pardo, Chano Domínguez eta Iñaki Salvador.

Era horretara, Jazzaldiaz bi modutara gozatu ahal izango da: aurrez aurre eta etxetik, kontzertuetara joan ezin diren pertsonek kontzertuak ikusteko eta entzuteko aukera izan dezaten.

LIVE JAZZALDIA

 

EGITARAUA

Uztailak 22

12:30 Victoria Eugenia Antzokia – 12€

18:00 Victoria Eugenia Antzokia – 12€

21:00 Trinitate plaza – 24€

Uztailak 23

11:00 San Telmo Museoa – 12€

12:30 Victoria Eugenia Antzokia – 12€

18:00 Kursaal Auditorioa- 20€

21:00 Trinitate plaza – 28€

Uztailak 24

11:00 San Telmo Museoa – 5€

12:30 Kursaal Auditorioa – 24€

18:00 Victoria Eugenia Antzokia – 18€

21:00 Trinitate plaza – 24€

Uztailak 25

11:00 San Telmo Museoa – 5€

12:30 Victoria Eugenia Antzokia – 18€

18:00 Kursaal Auditorioa – 30€

21:00 Trinitate plaza – 30€

Uztailak 26

12:30 Victoria Eugenia Antzokia – 20€

17:30 Victoria Eugenia Antzokia – 12€

20:00 Trinitate plaza – 28€

 

Kursaaleko Terrazetako egitaraua 

  • Uztailak 21:

20:00 Frigo Gunea Randy Greer Trio

  • Uztailak 22:

17:30 Zurriola Terraza Connection Trio

19:00 Frigo Gunea Around Midnight

21:00 Zurriola Terraza Jaso – Giménez – Escrich Trío

23:00 Frigo Gunea Randy Greer Trio

  • Uztailak 23:

17:30 Zurriola Terraza Les Fous

19:00 Frigo Gunea Randy Greer Trio

21:00 Zurriola Terraza Los Juanes

23:00 Frigo Gunea Lemy River

  • Uztailak 24:

17:30 Zurriola Terraza Connection Trio

19:00 Frigo Gunea Around Midnight

21:00 Zurriola Terraza Sean Clapis Duo

23:00 Frigo Gunea Randy Greer Trio

  • Uztailak 25:

17:30 Zurriola Terraza Les Fous

19:00 Frigo Gunea Sara Zozaya

21:00 Zurriola Terraza Sean Clapis Duo

23:00 Frigo Gunea Matilda

  • Uztailak 26:

17:30 Zurriola Terraza Sara Mansilla y Los Juanes

19:00 Frigo Gunea Idoia Asurmendi

21:00 Zurriola Terraza Sean Clapis Duo

23:00 Frigo Gunea Indian Feathers

 

8. TXIKIJAZZ

  • Uztailak 23

20:30 Kutxa Kultur Terraza - Tabakalera The Binilo’s

  • Uztailak 24

20:30 Kutxa Kultur Terraza – Tabakalera Los Juanes

  • Uztailak 25

12:00 Zurriola Terraza The Binilo’s

  • Uztailak 26

12:00 Zurriola Terraza Sara Mansilla y Los Juanes

 

Sarrerak:

Victoria Eugenia antzokirako eta Kursaal Auditoriorako sarrerak ekainaren 18an jarriko dira salgai.

Trinitate plazako kontzertuei dagokienez, egun horretan (ekainaren 18an) taldeko abonamenduak bakarrik jarriko dira salgai (segidako esertokien 4ko eta 6ko paketeak, % 30eko eta % 40ko deskontuarekin) eta, ondoren (uztailaren 2an) jarriko dira salgai sarrera solteak eta bakarkako abonamenduak.

San Telmo Museoko kontzertuetarako sarrerak ere uztailaren 2an jarriko dira salgai.

www.jazzaldia.eus – www.donostiakultura.eus/sarrerak

Abonamenduak :

Ekainaren 18tik aurrera

Victoria Eugenia Antzokia:

                 – 7 kontzertu: 73,60€

Kursaal Auditorioa:

                 – 3 kontzertu: 59,20€

Trinitate plaza, talde abonamenduak 5 gau:

         – 4 pertsonentzako abonamendua: 375,20€ (93,80€ pertsonako)        

         – 6 pertsonentzako abonamendua: 482,40€ (80,40€ pertsonako)        

Uztailaren 2tik aurrera

Banakako Trinitate plazarako abonamenduak 5 gau:

                 – 107,20€ pertsonako

San Telmo Museoa:

- 3 kontzertu, 17,60€

Abonamenduak: www.jazzaldia.eus – www.donostiakultura.eus/sarrerak


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2020(e)ko uztailaren 22(e)tik 2020(e)ko uztailaren 26(e)ra
  • LekuaDonostia-San Sebastián

  • Sarrerak Erosi
  • Info Gehiago

Non

Euskadi, auzolana