2020ko Donostiako Jazzaldiaren barruan.
Javier López Jaso (eskusoinua), Marcelo Escrich (kontrabaxua), Luis Giménez (gitarra)
Sonoritate eta musika-bide berriak esploratzeko premiatik eta jakin-minetik sortutako hirukoa dugu. Ibilbide guztiz desberdineko –elkarren kontrako ere esan daiteke– hiru musikari, lotzen dituen zerbait ere baduten arren: jazza eta berrikuntza.
Taldearen proiektu berriak, Entre dos mundos, giro iradokitzaileak eta ñabarduraz beteak proposatzen ditu. Doinu poetikoak, etereoak, espaziotsuak. Introspekzioa eta tradizioa oinarri harmonikoetan. Erritmo iradokitzailea eta inguratzailea. Emaitza soinu- eta giro-amalgama bat da. Atseden gabeko gaua, kalitatezko errepertorio eder batekin.
COVID 19 NEURRIAK