Jazz at Massey Hall: Charlie Parker Tribute

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Uztailak 22
  • Jazz at Massey Hall: Charlie Parker Tribute

2020ko Donostiako Jazzaldiaren barruan.

Jazz at Massey Hall: Charlie Parker Tribute

Perico Sambeat (saxo altua), Voro García (tronpeta), Albert Sanz (pianoa), Toño de Miguel (kontrabaxua), Stephen Keogh (bateria)

Charlie Parkerren jaiotzaren 100. urteurrena omentzeko eta Perico Sambeat saxofoi-jotzaile handiaren zuzendaritzapean, bost musikariek jazzaren historian grabatutako kontzertu gorenetako bat –Jazz at Massey Hall, be-bop mugimenduaren gailurra izan zena– berrinterpretatuko dute. Orduan bildu zen, beharbada, inoizko jazzeko formaziorik onena izan dena: Charlie Parker, Dizzy Gillespie, Bud Powell, Charles Mingus eta Max Roach.

Charlie Parkerren heriotzarekin –1955eko abuztua– historiako musikaririk jenialenetako bat galdu zuen munduak. Haren konposiziorako kontzeptu eta senak, inprobisatzeko intuizioak eta saxo altuarekin garatu zuen teknika berritzaileak errotik aldatu zuten musika modernoaren ibilbidea mila bederatziehun eta berrogeiko hamarraldiaren erdialdean, Dizzy Gillespie tronpeta-jotzailearekin batera, be-bop izeneko estilo apurtzaile eta liluragarriaren lider nagusia izan zenean. Charlie Parker 1920an jaio zen Kansas Cityn, beraz, jeinuaren jaiotzaren mendeurrenean gaude. JAZZ AT MASSEY HALL REVISITED Parkerren omenezko proiektu bat da. Gaur egungo Europako musikari gailenetako batzuk biltzen dituen boskoteak Parker eta Gillespieren taldeak Torontoko Massey Hallen 1953ko maiatzaren 15ean emandako kontzertu mitikoaren errepertorioa berrituko du. Hain zuzen ere, emanaldi huraxe jotzen baita be-boparen puntu gorentzat, nahiz eta, aldi berean, estilo haren beltxargaren kantutzat ere hartzen duten askok.

jazzaldia.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana