Anja Lechner & François Couturier: "Lontano"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Uztailak 23
  • Anja Lechner & François Couturier: "Lontano"

2020ko Donostiako Jazzaldiaren barruan.

Anja Lechner (biolontxeloa), François Couturier (pianoa)

Ana Lechner biolontxelo-jotzailea eta François Couturier pianista aspalditik ari dira elkarlanean musikaren munduan, eta kontzertu ugari eman dituzte eta goraipatutako hainbat disko grabatu dituzte elkarrekin, bai duoan bai Tarkovsky Quartet laukotearekin.

Moderato proiektu arrakastatsua ekialdeko musikaren eta mendebaldeko musikaren tartean zebilen.Orain, Lontano lanarekin, espektro zabala hartzen dute biolontxelo-jotzaile alemaniarrak eta pianista frantziarrak, eta, besteak beste, Giya Kancheliren eta Anouar Brahemen melodia ezagunak interpretatzen dituzte, beti utziz inprobisaziorako eta interpretazio pertsonalerako tarteak.Couturierek pieza berriak ere sortu ditu, eta aurreko lanarekin lotzeko balio izateaz gainera, inprobisazio eta interpretazio librerako testuingurua ere eskaintzen dute.

Bi musikariek findu egin dute entzuteko artea.Ez dute behar baino nota bat gehiago ere jotzen, eta moderazioz baina, aldi berean, apropos, inprobisatzen dute.Denbora luzean adi-adi entzuten dute eta arreta zorrotza eskaintzen diete tinbreen ñabardurei. Eta horren guztiaren emaitza aparteko dotorezia duen benetako gozamen musikala da.

 
jazzaldia.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana