Chano Dominguez + Iñaki Salvador dúo

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Uztailak 23
  • Chano Dominguez + Iñaki Salvador dúo

2020ko Donostiako Jazzaldiaren barruan.

Chano Domínguez (pianoa), Iñaki Salvador (pianoa)

1998tik 2000ra bitartean, Chano eta Iñaki agertoki askotan elkartu ziren bira batean piano-bikotea osatuz.Bira hura 1999ko 34. Jazzaldira ere iritsi zen, eta kontzertu zoragarria eman zuten Udaletxeko Bilkura Aretoan.Orain, ordutik 20 urte igaro direnean, bikote-formatuan etorri dira berriz Jazzaldira.

Bi sortzaileen musika originala eta sorterri eta erreferentzia dituzten lurraldeetako zaporeak interpretatuko dituzte, eta flamenkoaren, euskal musikaren eta inprobisazioaren magiak ekartzen dien beste edozein ukituren, horien koloreen, arteko topaketa izango da.

Chano Domínguezek bere kalitatea aitortu duten sari ugari eta nazioarteko aitorpena jaso ditu. Beti gustura utzi izan ditu Donostiako Jazzaldian egin dituen saioetako ikus-entzuleak (1995, 1996, 1999, 2001, 2003, 2006 eta 2017). Besteak beste, Enrique Morente, Paco de Lucía eta Martirio, Herbie Hancock, Jack DeJohnette, Wynton Marsalis eta Stefano Bollani artistekin lan egin du.

Iñaki Salvador nazioartean proiekziorik handienetako bat duen jazzeko euskal musikarietako bat da. Zinemarako, telebistarako eta antzerkirako soinu-bandak egin ditu, hainbat disko argitaratu ditu bai bere izenean bai beste batzuekin lankidetzan, Donostiako Jazzaldiaren aurreko edizioetan arrakasta handia izan duten hainbat proiektu sortu ditu eta jazzeko euskal talde garrantzitsuenetako kidea izan da.Besteak beste, musikari hauekin lan egin izan du: Mikel Laboa, Perico Sambeat, Allan Skidmore, Pedro Iturralde, Jean Toussaint, Javier Colina, Jesse Davis, David Xirgu, David Gómez, Mario Rossy, Jorge Rossy, Charles Tolliver, Raynald Colom, Mikel Andueza, Gonzalo Tejada, Joaquín Chacón, Alvin Queen,…

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Uztailak 23
  • Ordutegia18:00
  • Lekua Kursaal
    Zurriola Pasealekua, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa20 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Kursaal

Non

Euskadi, auzolana