Lemy River

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Uztailak 23
  • Lemy River

2020ko Donostiako Jazzaldiaren barruan.

Iban Martin (gitarra, teklatua, ahotsa), Mikel Benito (teclatua, baxua), Roberto Granado (samplerrak, teclatua)

Lemy River musika-taldea “Katapulta Tour Gipuzkoa 2020″ zirkuito barrukoa  eta ” Kutxa  Kultur Musika 2019-2020″ programakoa da. Lemy River –Peachy Joke ohia– Bartzelona utzi eta Donostiara itzuli da harrituko gaituen proiektu berri batekin: pop, psikodelia eta zertzelada elektronikoren batez hornitutako nahasketa bat egiten dute.

Lemyk aitortzen du ez duela norabide argirik: «Abesti bakoitza izaki berri bat da, eta nahi dudan bezala janzten dut».

2020 honetan 2 single atera dituzte, IXI eta Bukowski, izen horretako Donostiako tabernari erreferentzia eginez, Teko rap-kantari katalana lagun dutela.

COVID 19 NEURRIAK

  1. Itxaron ilaran mahaia lortzeko
  2. Zure eserlekuan eserita egon zaitez
  3. Beharrezkoa da kontsumitzea
  4. Debekatua kanpotik edaria eta janaria sartzea
  5. Gehieneko egoitza bi ordukoa
  6. Ezin dira mahai eta aulkiak lekuz mugitu
  7. Erabili sarrerako gel  hidroalkoholikoa
  8. Egin kasu antolakuntzaren argibideei
jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Uztailak 23
  • Ordutegia23:00
  • LekuaZurriola Terraza
    Donostia-San Sebastián
  • ZenbatekoaDoan

Non