2020ko Donostiako Jazzaldiaren barruan.
Iban Martin (gitarra, teklatua, ahotsa), Mikel Benito (teclatua, baxua), Roberto Granado (samplerrak, teclatua)
Lemy River musika-taldea “Katapulta Tour Gipuzkoa 2020″ zirkuito barrukoa eta ” Kutxa Kultur Musika 2019-2020″ programakoa da. Lemy River –Peachy Joke ohia– Bartzelona utzi eta Donostiara itzuli da harrituko gaituen proiektu berri batekin: pop, psikodelia eta zertzelada elektronikoren batez hornitutako nahasketa bat egiten dute.
Lemyk aitortzen du ez duela norabide argirik: «Abesti bakoitza izaki berri bat da, eta nahi dudan bezala janzten dut».
2020 honetan 2 single atera dituzte, IXI eta Bukowski, izen horretako Donostiako tabernari erreferentzia eginez, Teko rap-kantari katalana lagun dutela.
COVID 19 NEURRIAK