Perico Sambeat Plays Zappa + Benavent, di Geraldo, Pardo

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Uztailak 24
  • Perico Sambeat Plays Zappa + Benavent, di Geraldo, Pardo
  • Perico Sambeat Plays Zappa + Benavent, di Geraldo, Pardo

2020ko Donostiako Jazzaldiaren barruan.

  • Perico Sambeat Plays Zappa

Perico Sambeat (saxo altua), Javier Vercher (saxo tenorra), Voro García (tronpeta), Toni Belenguer (tronboia, Iván Cebrián (gitarra), Santi Navalón (pianoa), Julio Fuster (kontrabaxua), Miquel Asensio (bateria)

Perico Sambeat saxofonista espainiar jazzeko musikari handienen artean dago. Hogei diskotik gora argitaratu ditu lider modura eta ehun baino gehiagotan hartu du parte laguntzaile gisa; elkarlan aipagarriak egin ditu artista handiekin: Brad Mehldau, Kurt Rosenwinkel, Tete Montoliu, Michael Brecker, Pat Metheny, Dave Douglas, Eddie Henderson, Bruce Barth, Wallace Roney, eta abar. 1991n hasi zen Sambeaten nazioarteko ibilbidea, New Yorkera joan eta New School-en sartu zenean. Han, Lee Konitz, Jimmy Cobb edo Joe Chambers bezalako maisuen alboan jo zuen. Gainera, inoiz ez ditu bazterrera utzi Espainiar jazzeko eta flamenkoko artista handiekin egindako kolaborazioak, hainbat diskotan erakutsi duen bezala: Cruce de caminos (Gerardo Nuñezekin), Flamenco Big Band (Miguel Poveda eta Javier Colinarekin) eta Danza Guaná (Javier Colina eta Marc Miraltarekin osatutako hirukoaren emaitza). Bere izenean argitaratu dituenak ahaztu gabe, hala nola, Perico Sambeat Plays Zappa.

Perico Sambeatek, Valentziako beste zazpi musikari bikain lagun dituela, Frank Zapparen musikan oinarritutako jazzeko moldaketarik onenetako bat lortzen du, estatubatuarraren errepertorio paregabea jazzaren lurraldeetara eramanda. Hori bai, bere esentziaren izpirik ere galdu gabe.

  • Benavent, di Geraldo, Pardo

Carles Benavent (baxu elektrikoa), Tino di Geraldo (bateria), Jorge Pardo (Saxoak, txirula)

Carles Benaventek, Tino di Geraldok eta Jorge Pardok taldearen hirugarren diskoa aurkeztuko digute, Flamenco Leaks, zeina iazko urtearen hondarrean argitaratu baitzuten hirukotearen lehen diskoa El directo de Sevilla merkaturatu zuteneko 20. urteurrena ospatzeko.

Sorkuntzan eta interpretazioan ibilbide luze eta aitortua duten hiru maisu handiren elkartea da. Askok gogoan izango dute oraindik 2002an Trinitate Plazan eskaini zuten kontzertu gogoangarria, Diego Amador, eta Diego Carrascorekin eta Chick Corea gonbidatu berezi gisa zutela.

Jorge Pardo txirulari eta saxofoi-jotzaile itzela dugu, inork ez du berak bezain ongi ordezkatzen Espainiako jazza. Hainbat izarrekin lan egin izan du: Chick Corea,  Paco deLucía, Wagner Tiso,  Camarón, Tete Montoliu  Alex Acuña, Gil Goldstein, Peter Erskine, Chano Domínguez, Javier Colina,…  Europar jazzeko izen indartsuenetako bat bihurtu da, dudarik gabe, eta musikari flamenkoen artean berritzaileena.

Carles Benavent, Bartzelonako Poble Sec auzoan 1954an jaioa, pieza giltzarria da egungo flamenkoaren sorkuntza arloan. Musikako egiazko erraldoiak ageri dira haren lankideen artean, Paco de Lucía, Chick Corea, Quincy Jones, Miles Davis, Joan Manuel Serrat eta Camarón.

Taldeko hirugarren kidea Tino di Geraldo dugu, Frantzian jaioa, guraso asturiarretatik, nahiz eta bere musika ibilbide guztia Espainian garatu duen. Bere lehen urratsak rockean eman bazituen ere, berehala murgildu zen flamenkoan Diego Carrasco, Camarón, El Pele eta Vicente Amigoren eskutik.

 
jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Uztailak 24
  • Ordutegia21:00
  • LekuaTrinitate plaza
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa24 €
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana