Salvador Sobral: "Alma Nuestra"

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Uztailak 24
  • Salvador Sobral: "Alma Nuestra"

2020ko Donostiako Jazzaldiaren barruan.

Salvador Sobral (ahotsa), Victor Zamora (pianoa), Nelson Cascais (kontrabaxua), André Sousa Machado (bateria)

2017ko Eurovisión jaialdiko garaipenari esker ezagutu ahal izan genuen beti jazzean aritu izan den abeslari portugaldar baten sentsibilitate artistiko ikaragarria; eta2018ko Jazzaldian gozatu ahal izan genuen bossa novaren, Latinoamerikako musika herrikoien eta jazzaren izen historiko handietako baten, Sobralek berak miretsi egiten duela behin baino gehiagotan aitortu izan duen Chet Baker tronpeta-jotzailearen, eragin nabarmenak dituen bere musikaz.

Bakarkako bi disko argitaratu ondoren, Sobralek hirugarrena estreinatuko du:Alma Nuestra.Gaztelania hutsean interpretatutako proiektu berri hori Donostiako Jazzaldiaren edizio honetan aurkeztuko du, eta gogokoen dituen boleroetako batzuk kantatuko ditu.

Víctor Zamora piano-jotzailea eta Salvador Sobral lagunak dira eta pasio bikoitza partekatzen dute: Latinoamerikako doinu goxoak eta jazza.Adiskidetasun eta gustu komun horietatik sortu da Alma Nuestra. Diskoan Kubako, Argentinako eta Hego Amerikako beste hainbat lurraldetako kantu ezagunak, betikoak, ekarriko dizkigute gogora.

Taldea ibilbide luzea duten beste bi musikari bikainek osatzen dute, hain zuzen ere, doinu indibidual markatuak dituen eta jazz portugaldarreko konpositore oparoa den Nelson Cascais kontrabaxu-jotzaileak eta bateria-jotzaile moldakorra eta irakaslea den André Sousa Machadok.

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Uztailak 24
  • Ordutegia12:30
  • Lekua Kursaal
    Zurriola Pasealekua, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa24 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Kursaal

Non

Euskadi, auzolana