2020ko Donostiako Jazzaldiaren barruan.
Sean Clapis (gitarra), Javier Moreno (kontrabaxua)
Sean Hartforden jaio zen, Connecticuten, eta jazz gitarra ikasketei ekin zien Jackie McLean Institute Hartt School of Musicen, Hartforden, Paul Brown eta Jimmy Greene jazzeko pertsonaien tutoretzapean. Gerora, Seanek “Bachelor Music” entzutetsua eskuratu zuen Hartfordeko Unibertsitatean, eta 2009an graduatu zen, maisu nabarmenen klaseak hartuz, adibidez, Rene McLean, Rich Goldstein, Steve Davis, Andy LaVerne, etab.
2011n, New Yorkera lekualdatu zen, eta bertan “Carte Blanche”n hasi zen jotzen, Jazz Revival talde bat, eta harekin bidaiatu zuen mundu zabalean, 20 eta 30eko urteetako musika jotzen. Bere proiektuetan arituz eta sideman gisa, Estatu Batuetan jo du, hala Jaialdietan nola klub ospetsuenetan.
Aurtendik, denboraldiak eman ditu Madrilen, eta Madrilgo eszenako musikari entzutetsuenekin jo ohi du, adibidez, Javier Moreno kontrabaxu-jole eta musikagilearekin eta, hain zuzen, hura izango du aldean aurtengo Jazzaldian.
COVID 19 NEURRIAK