Carles Benavent Trío + Mariza canta a Amália

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Uztailak 25
  • Carles Benavent Trío + Mariza canta a Amália
    Carles Benavent

2020ko Donostiako Jazzaldiaren barruan.

Carles Benavent (baxu elektrikoa), Roger Mas (pianoa), Aleix Tobías ( perkusioa).

Carles Benavent bartzelonarrak garrantzi handia du egungo flamenkoaren sorkuntzan.Lankide izan dituen musikari aparten artean Paco de Lucía, Chick Corea, Quincy Jones, Miles Davis, Joan Manuel Serrat eta Camaron daude.

Benaventek, Barcelona izena duen baxu elektrikoaz gainera, izen handiko bi musikari izango ditu alboan: Roger Mas pianoan eta Aleix Tobías perkusioan.

Roger Mas alacantarra piano-jotzailea, konpositorea eta Musikeneko eta Bartzelonako Taller de Músics eskolako irakaslea da.Besteak beste, honako artistekin lan egin du: Jo Krause, Dee Jay Foster, Marc Ayza, Javier Vercher, Voro García, Raynald Colom, Silvia Pérez Cruz, Santi de la Rubia, Llibert Fortuny, Dani Pérez, Laia Cagigal, David Mengual, Giulia Valle, Horacio Fumero, Bob Sands, Joe Magnarelli,…

Aleix Tobías perkusionistak Badalonako Musika Eskolan hasi zituen musika-ikasketak, eta Afrika Mendebaldean eta Turkian egindako egonaldi luzeetan osatu ditu musikari buruzko ezagutzak.Tactequeté eta Coetus taldeetako kidea izan da sortu zirenetik, eta hainbat eta hainbat artistarekin lan egin du; horien artean aipatzekoak dira Silvia Pérez Cruz, Refree, Kepa Junkera, Marina Rossell eta beste,Elèctrica Dharma, Eliseo Parra, La Fura dels Baus, …

 

Mariza Nunes (ahotsa), Luis Guerreiro (gitarra portugesa), Phelipe Ferreira (gitarra), Adriano Alves (baxua), Joao Freitas (perkusioa), Joao Frade (eskusoinua)

Marizak fadoaren berritzaile gisa erakutsi duen talentu ikaragarriak, nazioarteko kritikaren txaloak ez ezik, hainbat sari irabazten lagundu dio, eta munduaren arreta bereganatzeko ere baliagarri izan zaio, bere sustrai portugesak egiazko berpizte batera eraman baititu.

Marizak –musika portugaldarraren enbaxadore bikaina izaki– 2020rako iragarri du bere album berria, Amália Rodriguesen errepertorioan oinarrituta egindako lana. Diskoa, Portugalen eta Brasilen grabatua eta Jacques Morelenbaumek ekoitzia, datorren irailean aterako da merkatura, Marizaren musika-ibilbidearen hogeigarren urteurrena ospatzeko.

Hona zer esan duen Marizak diskoari buruz: “Proiektu hau aspalditik neukan buruan. Amália oraindik bizirik dago gure artean. Inspirazio ikaragarria da, eta ez bakarrik niretzat, baita Portugalgo eta nazioarteko beste hainbat artistarentzat ere. Hark utzi digun ondarea eta inspirazioa ondratzeko eta eskertzeko modu bat da.”

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Uztailak 25
  • Ordutegia21:00
  • LekuaTrinitate plaza
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa30 €
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana