2020ko Donostiako Jazzaldiaren barruan.
Santi Romano (ahotsa eta pianoa), Noa Eguiguren (ahotsa, perkusioa), Otxi (ahotsa, perkusioa)
Merkatuan hiru diskorekin eta 9 urtez elkarrekin jotzeak ematen duen tenplearekin, 2020an, taldea bere hasierako soinura itzuli da: ahots-hirukora. Pianoz eta perkusio akustikoz lagundurik ez ezik, «a capella» kantatzen espezializatuak daude. Egiten duten R&B-pop estiloaren bertsio intimoago eta akustikoago batekin datoz.
Zuzeneko emanaldietan –Jazzaldiaren aurreko edizioetan gozatu ahal izan dugu halakoez– berezko xalotasun aparta erakusten dute: naturalak eta jostagarriak dira. Horri guztiari hitzetan adierazten dituzten mezuak eta ahots-harmonien jokoak gehitzen badizkiogu, kontzertu dibertigarri bezain interesgarria dastatu ahalko dugu, eta egokia mota guztietako ikusleentzat.
COVID 19 NEURRIAK