2020ko Donostiako Jazzaldiaren barruan.
Sara Zozaya (ahotsa, gitarra, teklatuak), Antton M. Goikoetxea (gitarra), Asier Renteria (baxua, teklatuak, sintetizadoreak)
Sara Zozaya bere azken lana, I, aurkeztera datorkigu. Bere unibertsoa folk-pop, lo-fi eta beats elektronikoekin uztartzen du lan berri honetan, non artistak bere giro ilun eta zintzoari eusten baitio. Oso ekoizpen zaindua du, bi artista-belaunaldiren arteko zubi perfektu bihurtzen duen sonoritatearekin.
Hainbat artistaren eraginak biltzen ditu –Daughter, Billie Eilish, Alice Wonder, Anari, Toe…– baina kontua da entzulea liluratzeko gai dela bere intimismoarekin eta gure barruarekin bat egiten duen ahotsarekin.