2020ko Donostiako Jazzaldiaren barruan.
Luis Suárez (ahotsa, gitarra), Josu González (gitarra), Josu Vergara (baxua)
Indian Feathers musika-taldea “Katapulta Tour Gipuzkoa 2020″ zirkuito barrukoa eta “Kutxa Kultur Musika 2019-2020″ programakoa da. INDIAN FEATHERSeko kideek unibertsitatean ezagutu zuten elkar, eta 2014an “Fun” abestiarekin ekin zioten musikari, ingelesez kantatuz. Ondoren, gaztelaniara aldatu ziren, “45 Noches” abestiarekin; gero etorri zen “Líneas Tangentes”, Bartzelonan masterizatua.
Areto mitiko, taberna eta gaztetxeetan jo dute, Fnacen, Kutxa Kulturen eta beste toki askotan, hala akustikoki nola elektrizitatea sartuz.
Indie Punk estiloan ikusten dute beren burua, baina izugarri gogoko dituzte rockaren askotariko aldaerak: rock & roll, garage, post-punk, edo garai desberdinetako stonerra. Kontzertu honetarako, erregistroa pixka bat aldatuko dute, erdi akustikoki arituko baitira gure aurrean.
COVID 19 NEURRIAK