Marco Mezquida: "Beethoven Collage" + Rymden: Bugge Wesseltoft – Dan Berglund – Magnus Östróm

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Uztailak 26
  • Marco Mezquida: "Beethoven Collage" + Rymden: Bugge Wesseltoft – Dan Berglund – Magnus Östróm
    Rymden. Argazkia: Per Kristiansen

2020ko Donostiako Jazzaldiaren barruan.

  • Marco Mezquida: Beethoven Collage

Marco Mezquida (pianoa), Masa Kamaguchi (kontrabaxua), Pablo Selnik (xirula), David Xirgu (bateria)

Alemaniako musikagile ospetsua jaio zela 250 urte beteko diren honetan, Marko Mezquidak eskaintzen dion omenaldia da Beethoven Collage. Mallorcako piano-jotzaileak, Ludwig van Beethoven jenialaren unibertso musikalean barneratu eta, bere sormen txundigarriarekin, haren sorkariak interpretatuko ditu. Jatorrizko obrari dion maitasun sakonetik jaiotako lana da, baina XXI. mendeko inprobisatzaile eta konpositore baten prismatik egina. Emaitzak boterea, sotiltasuna, edertasuna eta umorea elkartzen ditu. Hala, Beethovenen musikak inprobisazio askearekin, erritmo herrikoiekin, jazzarekin, musika latinoarekin eta flamenkoarekin bat egiten du modu organiko bezain iradokitzailean. Mezquidak horrelako proiektuei beti aplikatzen dien zorroztasunarekin, jakina, duela bi urte Ravel’s Dreams lanarekin erakutsi zuen bezala, Maurice Ravel frantses konpositore handiaren obra berrinterpretatu zuenean.

  • Rymden: Bugge Wesseltoft – Dan Berglund – Magnus Östróm

Bugge Wesseltoft (pianoa, teklatuak), Dan Berglund (baxua), Magnus Öström (bateria)

Nahiko argi zegoen New Conception of Jazz eta e.s.t. (esbjorn svenson trio) taldeak, 90eko hamarkadatik esploratzaileak eta esperimentatzaileak izan zirenak eta lehendik zegoenaren mugak bilatu eta muga berrien bila abiatu zirenak, elkartu egingo zirela talde bikain bat sortzeko:Rymden

Rymden hitzak espazioa esan nahi du, planeten, izarren, galaxien, kosmoaren espazioa. Taldearen musika dinamismoz eta, aldi berean, giro malenkoniatsuez josita dago.Doinu epikoak, drama, tentsioa eta lasaitasuna eskaintzen dizkigu.

Lehenengo lana, ReflectionsandOdysseys, goraipatua izan zen, eta orain izarrarteko bigarren misioa jaurti dute:Spacesailors.Lan honen bidez taldeak gainditu egiten du aurreko lanarekin lortu zuen maila: bai ehunduretan, bai gogo-aldarteetan, bai xehetasun sotilaren eta keinu oparoen nahasketan.Lehenengo laneko elementuen fusioari eta alderdi progresiboari, 60ko hamarkadako elementu psikodelikoak eta punk energia gehitu dizkiote.Lehenengo lana lurraren orbitara egindako espedizio bat izan zen; bigarren disko hau, berriz, planeta arteko bidaia bat da.

Jarrera eta espiritu eskandinaviarrak bere isla du energia sortzaile geldiezina duen talde honek maisutasunez sortutako eta interpretatutako musika zoragarri honetan:Rymden.

jazzaldia.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Uztailak 26
  • Ordutegia20:00
  • LekuaTrinitate plaza
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa28 €
  • Sarrerak Erosi

Non

Euskadi, auzolana