2020ko Donostiako Jazzaldiaren barruan.
Idoia Asurmendi (gitarra, ahotsa, teklatua), Oriol Flores (cajón), Joanes Ederra (baxua, kontrabaxua)
Idoia Asurmendi musika-taldea “Katapulta Tour Gipuzkoa 2020″ zirkuito barrukoa eta “Kutxa Kultur Musika 2019-2020″ programakoa da. Familiatik datorkio Idoiari musikarekiko zaletasuna, txikitatik hasi baitzen etxean musika-tresnekin esperimentatzen. Urte askoan, bere denbora librea horretara bideratu du. Gainera, hainbat abesbatzatan parte hartu du eta piano-ikasketak ere egin ditu.
Bakarlari gisa hasi zenean, euskal abestien bertsioak egiten zituen –baita kanpokoak ere– pop-rock eta soul estiloan, baina orain bere abestiak idazten ditu eta, zenbait alditan, Maria Osesen poesia-sorkuntzak uztartzen ditu bere musika-lanarekin.
COVID 19 NEURRIAK