2020ko Donostiako Jazzaldiaren barruan.
Sara Mansilla (ahotsa), Juan José Cabillas (saxo altua), Juan Oliveira (gitarra)
Sara Mansilla donostiar abeslariak Jazzaldiaren hainbat ediziotan parte hartu du jada, eta hiriko agertoki nagusienetan eskaini ditu emanaldiak.
Kontzertu honetan bi lankide izango ditu: Juan Jose Cabillas Cadizko saxofonista gazte baina, aldi berean, esperientzia aberatsekoa eta Juan Oliveira gitarra-jotzailea, biak Musikenen ikasitako musikariak.
Partaide bakoitzak bere estiloa eta nortasuna dakarkio taldeari eta gai dira zuzeneko kontzertuetan argi eta garbi antzematen den konplizitate hori sortzeko. Oraingoan, Sara Mansillaren lehen albumeko –Talking to the Wall– abestiak eta jazzeko estandar klasikoak tartekatuko dituzte.
COVID 19 NEURRIAK