Donostiako Musika Hamabostaldia 2020ren barruan.
Beethovenen jaiotzaren 250. urteurrena ospatzen den honetan, Bonneko jenioa protagonista duen programarekin zabalduko du zikloa Locum Congregatiok. Locum Congregatio Europako musika-gune desberdinetatik barreiatutako musikari belaunaldi baten proiektua da eta elkartasuneko esperientzia bakar eta errepikaezinak sortzea du xede. Beethovenen izaera urratzaile zein finduak talde honen filosofia laburbiltzen du. Hortaz, musikagile honen jaiotzaren ospakizunaren harira sortzen da Locum Congregatio taldea, Josep Colomé eta Víctor de la Rosaren gidaritzapean; nola eta Beethovenen emanaldi nagusienetakoa islatuz, hots, bere Lehen Sinfonia op.21-en estreinaldia eta Septimino op.20 goraipatua taularatuz. Azken hau obra iraultzailetzat hartu ohi da, bere instrumentu multzoagatik nahiz klarineteari eskaintzen dion leku nabarmenagatik, izan ere, musika-tresna kasik ezezaguna baizen garai hartan.