Donostiako Musika Hamabostaldia 2020ren barruan.
San Telmo Museoaren klaustroak ganbera errepertorioko azken doinuak hartuko ditu heldu den abuztuaren 27an, Natasha Tchich biola eta Marta Zabaleta pianistaren emanaldiarekin.
Brahms, Hersant, Ascot, Part eta Franck-en partiturak biltzen dituen programa aurkeztuko dute. Jatorri belga zuen egile frantziar horren (César Franck) Biolin eta pianorako sonata la minorren obra entzuteko beta izango da, oraingoan biolarekin interpretatzeko moldatuta; Tchitch-ek teknika instrumentala nola menderatzen duen erakusteko aukera paregabea izango du, inondik ere, baita bere sentiberatasuna eta moldakortasuna adierazteko ere. Jatorri errusiarra duen artista Musikeneko irakasle da eta Marta Zabaletaren lankidea; bi artistek eszenatokia partekatuko dute oraingoan ziklo honi agur esateko. Marta Zabaleta donostiarra sona handiko pianista da, nazioarte mailan sarritan saritu dute eta hainbatetan hartu du parte Musika Hamabostaldian.