Zuriñe Benavente. Dantza klasiko eta garaikideko ikasketak Donostian, Gasteizen eta Burgosen hasi zituen, eta, ondoren, Bruselara joan zen. Bertan, inprobisazioa eta mugimenduaren lengoaia berrien bilaketa ditu ardatz. Lisa Nelson, Thomas Hauert, Julyen Hamilton, Mark Tompkins, Imre Thormann, Ted Stoffer, Florence Augendre, Mala Kline, Katie Duck edo Mónica Valenciano bezalako inprobisatzaileekin hezi zen. Aldi berean, dantzak musikarekin eta antzerkiarekin duen harremana aztertzen du, pieza eszenikoak sortuz, 2014tik Ignacio Monterrubiorekin batera zuzentzen duen Altraste danza konpainiaren izenpean.
2016an, Lisa Nelson koreografoarekin "Tuning Scores" proiektuan lan egiteko zortzi euskal koreograforen aukeraketan parte hartu zuen, eta bere kolaborazioen artean nabarmendu behar da "No Blame" ikuskizunean parte hartu izana, Mark Tompkins dantzari eta koreografo amerikar ezagunarekin batera; Katie Duck performerraren "Cage" piezan parte hartu izana; Alfonso Gómez piano jotzailearekin izandako lankidetza “Don ?t Repeat” piezan; eta Garth Knox biolarekin elkarlanean "The world in which we believe" piezan. Gaur egun, interprete gisa, Belgikako Felicette Chazerand - Parcours Asbl konpainiaren "rOnde" proiektuan eta MalPelo konpainiaren "Goldberg Variations-Variations" proiektuan lan egiten du. Proiektu horrekin, 2020an, Kataluniako kritikaren saria jaso zuen emakumeen interpretazio onenari.
Julyen Hamilton. Azken 40 urteotan dantza egin, zuzendu eta irakasten ibili naiz. Ingalaterran jaio nintzen, gero Amsterdamen bizi izan nintzen eta orain Gironan. Londresen jaso nuen lehen prestakuntza, esperimentazio aldi batean, 70eko hamarkadaren erdialdean. Handik aurrera, etengabe lan egin dut muturreko ikuspegi batean oinarriturik. Nire lanak, taldeka nahiz bakarka arituta ere, dantza garatzen du antzerkian erakusteko ¬–antzerkiak eraldatze, ulertze eta aditze giroa ahalbidetzen du funsgabeko ondorioak baliatzeko beharrik gabe¬–. Giro horretan, dantzariek eta argiztapen diseinatzaileek istantean konposatzen dituzte piezak; inprobisazioa edo bat-bateko jarduna obratzen dugu entseguan eta interpretatzeko momentuan. Horiexek trebetasun finduak dira; introspekzio era bat, bat-batekotasunaren argiaz eta materialaren ekoizpenaz baliatuta. Material hori freskoa da, une bakoitzeko adimenari lotua eta, era berean, dena delako norbanakoaren pertsonan eta historian sortu deneko hilari, urteari eta garaiari ere lotua.