Musikagileak 2020-2021: Aitor Úcar

Donostia-San Sebastián 2020(e)ko Abenduak 10
  • Musikagileak 2020-2021: Aitor Úcar

Musikagileak 2020-2021

Aitor Ucar gitarristaren ustez, "Federico García Lorcak artean berrikuntza, probokazioa eta arriskua adierazten ditu, baina baita kontzientzia politikoa ere". Ikuskizun honek ideia horiek aztertzen ditu, Lorcak gitarrari eskaini zizkion hiru poemetan isuri zituen bezala. Elena Mendozaren Breviario de espejismos Goyaren kapritxoetako bati lotuta dago, Nadie se conoce izenekoari. Jasotako enkarguaren inguruan hainbat gogoeta egin ondoren Mendozaren erantzuna unibertso paralelo bat sortzea izan zen, "ezagutu eta ez ezagutzearen arteko pertzepzioaren mugan". Brais Nóvoaren Madera quemada gitarrarako eta elektronikarako sorkuntza bat da, kontzertu honetan estreinatuko dena, non konpositoreak "izaera sozial eta politikoko gai estramusikalak" jorratzen dituen.

Isolamenduari eta harreman sozialei buruzko hausnarketak, Aurélio Edler-Copes konpositore eta gitarristaren Comme deux miroirs qui se reflètent l'un l'autre lanan agertzen dira ere.  2018an amaitu zuen Zuriñe F. Gerenabarrenak Bakarrean II, aurreko lan baten bigarren atala dena, Bakarrean (1997), biak gitarrarako eta elektronikarako konposatuak. 

Vive el poeta… otra vez kontzertu honetako bigarren estreinua da. Ignacio Ferrandok Lorcaren arrastoak jarraitu ditu, La guitarra olerkiari buruzko bariazio bat idatziz. Emanaldia heriotzaren gaiak ixten du Zad Moultakaren Calvario obrarekin.

Sarrerak salgai museko leihatilan abenduaren 1etik aurrera.

Musika Garaikidearen XI. Zirkuituaren barruan programatutako kontzertua.

Antolatzailea: Musikagileak
Laguntzailea: San Telmo Museoa

 

Egitaraua

ELENA MENDOZA (1973)
BREVIARIO DE ESPEJISMOS (2005)

BRAIS NÓVOA (1987)
MADERA QUEMADA (2020) (*)

AURELIO EDLER-COPES (1974)
COMME DEOUX MIROIRS QUI SE REFIÈTEN L'UN L'AUTRE (2018)

ZURIÑE F. GERENABARRENA (1965)
BAKARREAN II (2018)

IGNACIO FERRANDO (1982)
VIVE EL POETA... OTRA VEZ (2020) (*)

ZAD MOULTAKA (1967)
CALVARIO (2009)

(*) erabateko estreinaldia


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana