Maleta honetan denetarik sartzen da: elefanteak, kalabazak baita errealdoiak ere. Bertan gordetzen dituen sekertuak ezagutu nahiez gero, xuxurlatu astiro: maletatxo bidaiari, kontaiguzu guri, barruan dituzun ehundaka kontakizun. Ikusiko duzue zer gertatzen den.
Adinaren eta sarrera-salmentaren inguruko araudi orokorra: Adierazitako adin-tartea errespetatu, jarduera hobeto aprobetxatzeko egokia da eta. Ez da gomendatzen beste adin batzuetako haurrak joatea, baina guraso/tutoreen erabakia da, eta, nolanahi ere, haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten badu, aretoa utzi beharko du. 12 hilabetetik gorako haur guztiek erosi beharko dute sarrera, baita adin horretatik beherakoek ere beraientzako jarduera espezifikoetan. Helduen laguntza nahitaezkoa da (haur bakoitzeko pertsona bat gehienez) 4 urtera arte, eta aukerakoa 5 urtetik aurrera. Haur jardueretan helduek ez dute sarrera erosi behar.