"Maskarako azpiko karmina pandemia sasoietarako audiogia"

Bilbao 2021(e)ko martxoaren 9(e)tik 2021(e)ko martxoaren 28(e)ra
  • "Maskarako azpiko karmina pandemia sasoietarako audiogia"

Loraldia 2021 jaialdiaren barruan.

Audiogida deskargagarri martxoaren 9tik 28ra

Audio pieza jaitsi eta zure kabuz egizu bidaia. 

Irati Agirreazkuenaga, Mikel Ayllon, Igor Arzuaga 

Fikziozko kontakizun baten bidez, Bilbotik paseatzeko gonbita egingo dizuegu, hiria ezagutzeko aitzakian. Arriaga plazatik abiatuko gara eta Isozaki dorretan bukatu. Baina bidaiaren benetako helmuga, ordea, gutako bakoitzaren beldur eta izu ezkutuenen gordelekua izango da. Pandemiak gure mugimenduak eta gure aurpegiak mugatu ditu. Maskaren azpian ezkutatu behar ditugu orain sudurrak, masailak, ahoak, kokotsak. Ia berdindu egin gaituzte denak. Baina, zer dago maskara horien azpian? Norenak dira begi izutu horiek? Nora begira daude? Kaleak adierazpide artistikorako espazio bihurtu ziren aspaldi. Pandemia sasoietarako propio sorturiko ikuskizuna da, kalean eta bakarka bizitzekoa, kaleaz eta bakardadeaz gogoeta egiteko.

 

 

Loraldia

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2021(e)ko martxoaren 9(e)tik 2021(e)ko martxoaren 28(e)ra
  • LekuaBilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara

Non