Loraldia Jaialdia 2021

Bilbao 2021(e)ko martxoaren 9(e)tik 2021(e)ko martxoaren 29(e)ra
  • Loraldia Jaialdia 2021

2021eko martxoaren 9an hasi eta 28ra bitartean izango da Loraldia Festibalaren 7. edizioa. Bilboko 13 gune euskararen plaza bilakatuko dira 19 egunetan zehar, diziplina artistiko guztiak, produkzio berriak eta estreinaldiak hartzeko.

Sormenari zor lemapean, zazpigarren edizioak euskal kulturako zenbait erreferente izango ditu gogoan, hala nola: Xabier Lete, Joseba Sarrionandia eta Agustin Xaho.

Horrez gain, aurtengo edizioak ahotsa emango die sortzaile gazte askori, baita hainbat emakumeri ere: Idoia Azurmendi, Olatz Salvador, Ainhoa Urgoitia, Garazi Etxaburu… Hori dena gutxi balitz, Gaztea sarietan arrakasta izugarria izan duen Zetak musika taldea datorkigu gurera, eta diziplina ugari uztartuko ditu Loraldiak: dantza eta bertsoa, txalaparta eta klakea…

Aurtengo edizioak, gainera, berritasun batzuk ditu: kabareta, rol jokoak, autogida… Izan ere, Loraldia indarberritua dator garai aldrebes hauetan, eta sormenari eskainiko dio plaza.

loraldia.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana