FOLKETIK JAZZERA ENSEMBLE: Haizea Martiartu

Bilbao 2021(e)ko Martxoak 10
  • FOLKETIK JAZZERA ENSEMBLE: Haizea Martiartu

Loraldia 2021 jaialdiaren barruan.

Herri musika jazzez jantzita aurkezten du Haizeak Martiartuk gidatzen duen ensanble honek. Euskal kantugintzako hainbat klasiko jazz giroetara moldatzen ditu Markinako saxo jotzaile gazte honek. Esan bezala, abiapuntua herri kantetan datza. “Aldapeko” “Agate Deuna”, “Aita-Semeak” (Oskorri) edo “Txoria Txori” (Mikel Laboa)… jazz eremura eramango dituzte bederatzi musikari hauek. Bartzelonatik datoz, bertan bizi baitira jazz giroan murgildurik.

Ilargiaren ezkutuko aldea ikusteko gai izango bagina bezala, ustez ezagunak genituen doinuak berriak, arrotzak eta inoiz baino aberatsagoak iruditzen zaizkigu orain. Abangoardia, tradizioa, herrikoia, unibertsala, jazz kosmiko edo zortziko xumea… ahaztu ditzagun etiketak. Haizea Martiarturen magia izango dugu eszenan.

Saxo altua eta sopranoa: Haizea Martiartu.
Pianoa: Lucía Fumero.
Kontrabaxua: Carla González.
Bateria: Pol Ribó.
Zeharkako txirula : Sergio del Campo.
Tronpeta: Joan Mar Sauqué.
Klarinetea/Klarinete baxua: Julio Marín.
Saxo tenorea: Jofre Alemany.
Tronboia: Eneko Urrestarazu

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana