Loraldia 2021 jaialdiaren barruan.
Argazki-proiekzio / hitzaldia eta idazleen irakurraldia eta solasaldia
Konrado Mugertza, Miren Agur Meabe, Leire Bilbao
“Hamarkada gutxitan, itsasontzien eraikuntzan material sintetikoek egurra ordeztu duten neurrian, nortasunik gabeko zuritasun antzu batek estali du itsas portuetako mendetako paisaia kromatiko joria”. Konrado Mugertzaren gogoeta honetatik abiatzen da Itsasmuseumeko Zura eta Ura erakusketa. Erakusketaren hari narratiboari jarraiki kultur hitzordu bat prestatu dugu. Hasteko erakusketa ikusteko parada. Bertan erakusten diren kresalezko edukiak ikusteko aukera izango dugu egilearen eskutik. Jarraian, museoaren auditorioan gaiarekin loturik emanaldi erakargarri bat. Konrado Mugerza argazkilariaren irudiak eta gogoetak, alde batetiik eta bestetik, bi idazleren, Miren Agur Meaberen eta Leire Bilbaoren (Lekeitio eta Ondarroa) testu literarioak uztartzen dituen emanaldia, hain zuzen.
Zura eta Ura, argazkiz eta idatziz, eraldaketa horrek ekarri duen identitate-galeraren inguruko gogoeta koral bat da.