Loraldia 2021 jaialdiaren barruan.
“Odolekoak” Antxiñe Mendizabalen azken liburua da. 1941ean hasi eta oraintsu arte, Iruñeko familia baten historia kontatzen digu nobelak, hiru belaunalditan zehar, hiru emakumeren bitartez: Matilde, Teresa eta Amaia, nor bere ama bilatzen eta ukatzen duten hiru matrioxka. Ama-alaba harremanei buruzko kontakizun sakon, gogor eta hunkigarria. Liburu aurkezpen honetan Xabier Mendigurenek gidatuko du solasaldia.
*ELKAR fundazioarekin elkarlanean