"Abere ba: Ulu, Ala, Ele"

Bilbao 2021(e)ko Martxoak 16
  • "Abere ba: Ulu, Ala, Ele"

Loraldia 2021 jaialdiaren barruan.

Emanaldi poetiko musikatua (palindromoak)

Bigara kolektiboa, Okene Abrego, Amorante

Hitzak, irudiak eta musikak / 60 min

Musika, hitza eta irudia batzen dituen ikuskizun poetikoa. Palindromoak (ezker-eskuin  zein eskuin-ezker testuek eduki berbera dute) izango ditugu abiapuntu. Bigara bikote sortzaileak “Abere ba palindromo ilustratuen piztegia” liburu xarmangarria kaleratu zuen iaz eta orain ikuskizun bihurtu du. Proiektua modu esperimentalean garatu da eta hitzen jokoa eta musika uztartu da. Amorante eta Okene Abrego musikariekin batera sortutako esperientzia poetiko bat izango da. Palindromoen simetria grafikoa eta hotsezkoa agertu eta harek dakarren hitzen topaketa  parodiatzen duen emanaldia.  Musika, hitza eta irudia, aurreraka eta atzeraka.

Gonbidapenak

 

Loraldia

Laburrean

Non