Loraldia 2021 jaialdiaren barruan.
Emanaldi poetiko musikatua (palindromoak)
Bigara kolektiboa, Okene Abrego, Amorante
Hitzak, irudiak eta musikak / 60 min
Musika, hitza eta irudia batzen dituen ikuskizun poetikoa. Palindromoak (ezker-eskuin zein eskuin-ezker testuek eduki berbera dute) izango ditugu abiapuntu. Bigara bikote sortzaileak “Abere ba palindromo ilustratuen piztegia” liburu xarmangarria kaleratu zuen iaz eta orain ikuskizun bihurtu du. Proiektua modu esperimentalean garatu da eta hitzen jokoa eta musika uztartu da. Amorante eta Okene Abrego musikariekin batera sortutako esperientzia poetiko bat izango da. Palindromoen simetria grafikoa eta hotsezkoa agertu eta harek dakarren hitzen topaketa parodiatzen duen emanaldia. Musika, hitza eta irudia, aurreraka eta atzeraka.