Loraldia 2021 jaialdiaren barruan.
Zinema eta solasaldia / 70 min
Bizimina izeneko film laburrak zinema dokumentala dantzarekin hibridatzen du. Pieza independente batzuen bidez, kontakizun bat osatzen da, eta bertan topatzen dute elkar gaur egun hainbeste kostatzen zaizkigun emozioek: distantzia, besteen falta sumatzea, grina, komunitate-sentimendua, ezintasuna, isolamendua, nahasmena, itxaropena. Koreografiak hobeki sentiarazteko eta lagun egiteko balio duen kontakizun bat taxutzen du.
Bilboko estreinaldia da Donostiako Zinemaldian aurkeztu ondoren. Zinema zinta ikusteaz gain, solasaldia biztuko dugu Jon Maya eta Ilaski Serranoren artean.