Loraldia Eskola: Dimako Ugarana Herri Eskola + Bilboko Abusu Ikastola

Bilbao 2021(e)ko Martxoak 19
  • Loraldia Eskola: Dimako Ugarana Herri Eskola + Bilboko Abusu Ikastola

Loraldia 2021 jaialdiaren barruan.

Dimako Ugaran Herri Eskola eta Bilboko Abusu Ikastola

Haur Pastorala eta ikus-entzunezkoak / 100 min

Loraldia Eskola egitasmoak gazteen sorkuntza suspertzea du helburu. Bi programa jarri ditugu abian. Bata Diman, bigarrean, Bilboko Abusu auzoan. Alde batetik, Dima eskolak pandemiaren zailtasunak gainditu ditu eta sormen-ahalegin ederraren ondorioz “Jainkosen Amalurra” Pastorala taularatuko du. Zuberoako Pastorala formatua gaurkotu dute Dimako haur sortzaileek eta Amalurraren defensa helmuga, mitologiaren sinismenetan murgildu dira. Sormen bidaia izan dugu nabarmenena, baina sormen-lana taularatzeak ere, une gozagarriak eskainiko dizkie gazteei.
Bestaldetik, Bilboko Abusu Ikastolak “Kamara Sartu” proiektua garatu du. Gaurko kultura ardatz hartuta, ikus-entzunezkoen bitartez, gazteen begirada aurkeztuko digute. Gazteen artean euskal kulturaren transmisioa sustatzen duen Loraldia Eskola programa honek Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara sailaren babesa du.

 

Loraldia

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2021(e)ko Martxoak 19
  • Ordutegia12:00
  • Lekua Bizkaia Aretoa
    Abandoibarra hiribidea, 3
    Bilbao
  • Zenbatekoa4 €
  • Web Bizkaia Aretoa

Non