"Pessoak Atera Zuen Kartzelatik Sarrionandia"

Bilbao 2021(e)ko Martxoak 20
  • "Pessoak Atera Zuen Kartzelatik Sarrionandia"

Loraldia 2021 jaialdiaren barruan.

PESSOAK ATERA ZUEN KARTZELATIK SARRIONANDIA

MIKEL ANTZA

Ainhoa Alberdi, Erika Olaizola, Idoia Beratarbide

Obra honek iraganerako eta ametsen mundurako bidaia bikoitza proposatzen digu. Errealitatea eta literatura txirikordatzen dira antzezlan honetan. Gertakariak eta amets idatziak: etorkizunaren igarle bihurtuko zirenak. 

Hasierako aurkezpenean Joseba Sarrionandiak euskaratu zuen Fernando Pessoaren O Marinheiro, koadro bakarreko drama estatikoa aitzakiatzat hartuz, bi idazle horien (eta hirugarren baten) arteko harremanaren ikuspegi berri eta ustekabekoa eskaintzen da. Marinela obrako hiru dontzeila-beilarien arteko biren eskutik jasoko dugu hori guztia. 

Bi baino ez dira egongo agertokian, hirugarrenaren aulki hutsaren ondoan. Jadanik ez dagoenaren absentzia fadoaren tristeziaz betetzeko eta haren ametsak are presenteago egiteko. 

Berriak babestutako ekintza.

 

loraldia.eus/

Laburrean

Non