"Gaztelondon zer berri - Etxahun"

Bilbao 2021(e)ko Martxoak 23
  • "Gaztelondon zer berri - Etxahun"

Loraldia 2021 jaialdiaren barruan.

  • Mixel Etxekopar, Dominika Rekalt, Pierre Vissler, Jean Christian Galtxetaburu
  • Musika, bertsoak eta kabareta / 75 min

Pierre Topet, ezagunagoa Etxahun ezizenez, Barkoxen sortu zen 1786an. Euskal koblakari honen bizitza ez zen erraza izan eta hamaika gorabeherak izan zituen, kartzela ere ezagutu zuen.

Etxahun poeta erromantikoa izan zen eta berak sorturiko bertsoek eta kantuek garrantzi handia eskuratu zuten jende artean.

Ikusgarri berri hau Urepeleko Xalbador egunean plazaratu zen aurreneko aldiz. Kabaret itxura badu emanaldi honek. Horrez gain, trajediak badu lekua, baina komediak, umoreak ere bai. Etxahunen kantagintza eta biziaren giroa plazaratzen du soinu (Barkoxen hartutako soinuak, adibidez), musika, testu eta kantuen bidez. Kantu ezagun batzuk (Urxapala, MundÃŒan malerusikâ¿Š) eta ez hain ezagunak (Montebideorat joaileakâ¿Š) entzun ahal izango dira.

Loraldia

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana