"Zumiriki"

Bilbao 2021(e)ko Martxoak 25
  • "Zumiriki"

Loraldia 2021 jaialdiaren barruan.

Nafar Pirinioetako basoetan borondatez isolatzen den pertsona baten istorioa kontatzen du Zumiriki dokumentalak. Naturarekiko eta haurtzaroarekiko erlazioa berreskuratzea helburu duen filma da. Ardatza, berriz, itxaronaldia.

Oskar Alegria bera da filmaren protagonista, lau hilabetez isolatu baitzen baso erdiko etxola batean filmaketa egiteko, baratze bat, bi oilo eta 70 liburu lagun zituela. Izenburua ematen dion hitzak “ibaiko uharte” esan nahi du, eta, hain zuzen, Alegriak haurtzaroan ezagutu eta presa baten eraikuntzarengatik urperatua gelditu zen uharte bati egiten dio erreferentzia. ‘Zumiriki’ uharteko Crusoe naufrago bat da Alegria.

Erritu txikiz, aurkikuntzaz, oroitzapenez eta umorez jostitako bizipena, hain zuzen. Bizitza birpentsatzeko irudimen handiko film inspiratzailea; txalo ugari jaso zuen Venezian.

Pelikularen fitxa, hemen.

 

 

 

 

 

Loraldia

Laburrean

Non