Loraldia 2021 jaialdiaren barruan.
Unai Elorriaga, Fernando Velazquez, Oihana Iguaran, Jone Uria eta Joseba Santxo
Literatura, bertsolaritza eta musika / 100 min
“Geroa. Gero urruna: 5540. urtea”. Aro horretan kokatu du Unai Elorriaga idazleak ikuskizun honen testuaren abiapuntua. Berriro ere etorkizunaz hausnartuko dugu festibalari amaiera ematen duen emanaldian. Aurreko sei esperientzietan bezala, idazle bati jarri diogu erronka eta Unai Elorriagak onartu du sormen berri honen ardura. Testu literario honen bidegurutzean bi bertsolari arituko dira zuzenean: Jone Uria eta Oihana Iguaran. Joseba Santxok gidatuko ditu inprobisazioak. Eta sormen lan honi soinu banda jartzeko Fernando Velazquez ekarri dugu. Partitura berri bat idatzi du, etorkizunaz mintzo den disziplina arteko ikuskizun berri honi begira.
Berriro ere, zazpigarren aldiz, literatura, bertsolaritza eta musika elkartuko dira geroaren bidean.
Volvemos a mirar al futuro, esta vez de la mano del escritor Unai Elorriaga, que nos colocará en el año 5540. Las bertsolaris Jone Uria y Oihana Iguaran, guidados por Joseba Sancho y la banda sonora de Fernando Velazquez completan esta encrucijada de nueva creación.
*Guggenheim Bilbao Museoaren TOPARTE programarekin elkarlanean