Gnat Zinema 2021 - Gipuzkoako Natura eta Ingurumen Zinemaren Erakustaldia

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko apirilaren 13(e)tik 2021(e)ko apirilaren 23(e)ra
  • Gnat Zinema 2021 - Gipuzkoako Natura eta Ingurumen Zinemaren Erakustaldia

Gipuzkoako Natura eta Ingurumen Zinemaren I. Erakustaldia apirilaren 13tik 23ra izango da, Gipuzkoako zortzi udalerritan. Gipuzkoa Naturaldiaren parte da Gnat Zinema. Jende guztiarentzako ekitaldi eta baliabide-programa da, naturarekiko eta, bereziki, Gipuzkoarekiko lotura bultzatzeko.

Zinema Erakusketa honen helburua gertuen dagoen naturaren kalitatearen dibulgazioa da, pertsonok naturarekin ditugun harremanetan sakonduz eta gizarteek naturarekin erlazionatzeko dituzten formak ezagutuz: natura gizateriaren kulturan, naturan dugun aztarna, pertsonen eta animalien arteko lotura, haurrak eta natura.

Gnat Zinema egoitza izango duten Gipuzkoako zortzi udalerriak Azpeitia, Deba, Donostia, Eibar, Errenteria, Oñati, Tolosa eta Zumaia izango dira. Egoitza horietan, naturarekin lotutako 10 film proiektatuko dira: Dehesa, Mountain, Artifishal, The Wild Thing, Los Plástico, Out Of Plastic, Natura Bizia, The Sacred Place Were Life Begins, Burbunak eta Etsayak y David Attenborough: Una Vida en Nuestro Planeta.

EGITARAUA

Azpetia

Deba

Donostia (AQUARIUM)

Donostia (PRÍNCIPE)

Donostia (VICTORIA EUGENIA)

Eibar

Errenteria


Oñati

Zumaia

Tolosa (Leidor)

Tolosa (TOPIC)

 

 

Laburmetraien lehiaketa

Honez gain, Gipuzkoako gazte eta helduentzako lehiaketa bat egingo da GNAT Zinema ekimenaren baitan, eta bi kategoria izango ditu. Lehenengo kategorian, Gipuzkoako ikastetxeetako DBHko ikasleek hartuko dute parte. Hurbilen dugun naturarekin dugun harremanari buruzko 3-5 minutuko metraje laburreko film bat egin beharko dute. Proposamenak Maiatzaren 7ra arte jasoko dira eta lehiaketa irabazten duen laburmetraia ekainean egingo den sari-banaketan ezagutuko da. Sari gisa, saritutako film laburra Naturaren eta Ingurumenaren Zinemaren Bigarren Erakusketan emango da 2022an. Era berean, lehiaketan parte hartzen duten guztiek Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendaritzaren opari-sorta bana jasoko dute. José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak, Ingurumeneko Zuzendaritzako eta Donostiako Zinemaldiko ordezkariek osatuko dute epaimahaia.

Bestalde, lehiaketaren bigarren kategoria 18 urtetik gorako helduentzat izango da. Egin beharreko lana berdina izango da, 3-5 minutuko film laburra, gure inguruko naturaren ikus-entzunezko esentzia islatzen duena.  Saria 6000 euro dirutan izango da, saridunak naturari buruzko 15 eta 30 minutu bitarteko ikus-entzunezko bat garatu dezan . Saridunak garatuko duen ikus-entzunezko hau GnatZinema 2022 Natura eta Ingurumeneko Zinema Erakustaldian aurkeztu eta emango da. Kasu honetan, José Ignacio Asensio Ingurumeneko diputatuak, Edurne Pasaban alpinistak, Coro Odriozola Euskadiko Zinema Aretoen Elkarteko koordinatzaileak eta Donostia Kulturako Zine Unitateko eta Donostiako Zinemaldiko ordezkariek osatuko dute epaimahaia.

gipuzkoa.eus

Laburrean

Non