Ameztu: "Hankaz gora"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Apirilak 15
  • Ameztu: "Hankaz gora"

Haur eta familientzako jarduerak, Gasteizko Udalaren Liburutegi Sarean (2021eko otsailetik maiatzera).

Deibizek egunkarian irakurtzen dituen istorioak ez dira batere politak, eta inoiz entzun ez diren ipuinak kontatzea erabakitzen du. Berdintasun, elkartasun eta aniztasuneko istorioak, mundua aldatzeko.

  • Hizkuntza: euskeraz.
  • Adina: 5-8 urte.
  • Lekua: Salburuko gizarte etxeko familair liburutegian.
  • Sarrera: 1,00 €. Sarrerak salgai daude apirilaren 1etik aurrera gizarte etxe eta kirol instalazio guztietan (pilotalekuetan izan ezik).
  • Jarduera honetan, koronabirusa kutsatzeko arriskua prebenitzeko beharrezkoak diren prebentzio eta antolaketa-neurriak hartuko dira.

 

Adinaren eta sarrera-salmentaren inguruko araudi orokorra:

Adierazitako adin-tartea errespetatu, jarduera hobeto aprobetxatzeko egokia da eta. Ez da gomendatzen beste adin batzuetako haurrak joatea, baina guraso/tutoreen erabakia da, eta, nolanahi ere, haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten badu, aretoa utzi beharko du. 12 hilabetetik gorako haur guztiek erosi beharko dute sarrera, baita adin horretatik beherakoek ere beraientzako jarduera espezifikoetan. Helduen laguntza nahitaezkoa da (haur bakoitzeko pertsona bat gehienez) 4 urtera arte, eta aukerakoa 5 urtetik aurrera. Haur jardueretan helduek ez dute sarrera erosi behar.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana