"Kokito in Space"

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Maiatzak 13
  • "Kokito in Space"

Haur eta familientzako jarduerak, Gasteizko Udalaren Liburutegi Sarean (2021eko otsailetik maiatzera).

3,2,1...Txiuston, Txiuston, Kokito astronauta bilakatu da eta oraingoan Lurra salbatzea du helburu. Zer gertatzen zaio gure planetari? Zer dela eta behar du Lurrak Kokitoren laguntza? Gaixo ote dago? Bere helburua lortzeko planeten hizkuntza ikasi beharko du, asteroideak saihestu eta martetarren kultura bitxia ezagutu. Kokitoren azken abentura ezagutzerik nahi?

  • Hizkuntza: euskeraz.
  • Adina: 5-8 urte.
  • Lekua: Salburuko gizarte etxeko familair liburutegian.
  • Sarrera: 1,00 €. Sarrerak salgai daude apirilaren 29tik aurrera gizarte etxe eta kirol instalazio guztietan (pilotalekuetan izan ezik).
  • Jarduera honetan, koronabirusa kutsatzeko arriskua prebenitzeko beharrezkoak diren prebentzio eta antolaketa-neurriak hartuko dira.

Adinaren eta sarrera-salmentaren inguruko araudi orokorra:

Adierazitako adin-tartea errespetatu, jarduera hobeto aprobetxatzeko egokia da eta. Ez da gomendatzen beste adin batzuetako haurrak joatea, baina guraso/tutoreen erabakia da, eta, nolanahi ere, haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten badu, aretoa utzi beharko du. 12 hilabetetik gorako haur guztiek erosi beharko dute sarrera, baita adin horretatik beherakoek ere beraientzako jarduera espezifikoetan. Helduen laguntza nahitaezkoa da (haur bakoitzeko pertsona bat gehienez) 4 urtera arte, eta aukerakoa 5 urtetik aurrera. Haur jardueretan helduek ez dute sarrera erosi behar.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana