Sorgina Txirulina oso pozik dago bere emozioak ezagutu dituelako. Hori dela eta, HunkIpuinak kontatuko ditu; hau da, sentimenduak jorratzen dituzten istorioak. Gure protagonistak ipuinak zeharkako txirulaz baliatuz kontatuko ditu. Abentura harrigarrietan murgiltzeko prest?
Adinaren eta sarrera-salmentaren inguruko araudi orokorra:
Adierazitako adin-tartea errespetatu, jarduera hobeto aprobetxatzeko egokia da eta. Ez da gomendatzen beste adin batzuetako haurrak joatea, baina guraso/tutoreen erabakia da, eta, nolanahi ere, haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten badu, aretoa utzi beharko du. 12 hilabetetik gorako haur guztiek erosi beharko dute sarrera, baita adin horretatik beherakoek ere beraientzako jarduera espezifikoetan. Helduen laguntza nahitaezkoa da (haur bakoitzeko pertsona bat gehienez) 4 urtera arte, eta aukerakoa 5 urtetik aurrera. Haur jardueretan helduek ez dute sarrera erosi behar.