"Xomorropoemak eta beste piztia batzuk" errezitala, Leire Bilbaoren eskutik

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko Maiatzak 13
  • "Xomorropoemak eta beste piztia batzuk" errezitala, Leire Bilbaoren eskutik

Haur eta familientzako jarduerak, Gasteizko Udalaren Liburutegi Sarean (2021eko otsailetik maiatzera).

Poemak, xomorroak bezala, ustekabean agertzen dira. Eta ziztatu egiten dute. Eta kosk. Eta azalean koskor txikiak utzi, egunetan joaten ez direnak. Poesiarekin jolastu nahi baduzu, zatoz!

  • Hizkuntza: euskaraz.
  • Adina: 6-10 urte.
  • Lekua: Pilarreko gizarte etxeko liburutegian.
  • Sarrera: 1,00 €. Sarrerak salgai daude apirilaren 29tik aurrera gizarte etxe eta kirol instalazio guztietan (pilotalekuetan izan ezik)

 

Adinaren eta sarrera-salmentaren inguruko araudi orokorra:

Adierazitako adin-tartea errespetatu, jarduera hobeto aprobetxatzeko egokia da eta. Ez da gomendatzen beste adin batzuetako haurrak joatea, baina guraso/tutoreen erabakia da, eta, nolanahi ere, haurraren jarrerak saioaren garapena eragozten badu, aretoa utzi beharko du. 12 hilabetetik gorako haur guztiek erosi beharko dute sarrera, baita adin horretatik beherakoek ere beraientzako jarduera espezifikoetan. Helduen laguntza nahitaezkoa da (haur bakoitzeko pertsona bat gehienez) 4 urtera arte, eta aukerakoa 5 urtetik aurrera. Haur jardueretan helduek ez dute sarrera erosi behar.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana