"Qualcosa nascerà da noi"

Bilbao 2021(e)ko Ekainak 4
  • "Qualcosa nascerà da noi"

BLV-Art 2021 jaialdiaren barruan.

Erromara iritsi eta gutxira, norbaitek posta ekarri zidan. Bere osaba Alessandrok grabatutako kasete-zintak ziren eta horietan emakume bati, Amerikari, hitz egiten zion 30 urtez. Zinta horietan kontatzen zen maitasun-istorio sutsu bezain bitxia zirudiena. Literatura mistikoaren zale amorratua, gutun horietan nik urteetan irakurri, itzuli eta aztertu nituen zenbait idazlez hitz egiten zen: Cristina Campo eta Mario Luziri buruz. Ia sei hilabete eman nituen karta-zatiak entzuten, transkribatzen eta hautatzen. Juan Lorientek beti esan zidan grabatzeak duen esanahiaz, bere bizitza osoa kaseteetan grabatua zuen eta zinta horiek erakutsi zizkidan. Ezinbestekoa zen bitartekaria bera izatea, historia hori partekatu eta hari ahotsa jarriko ziona bera izatea.

Pablo Fidalgo (1984). O estado salvaxe (2013, Habrás de ir a la guerra que empieza hoy (2015), Daniel Faria (2017), Anarquismos (2018) eta Qualcosa nascerà da noi (2019) lanak aurkeztu ditu. Theatre de la Ville (Paris), Festival de Otoño eta Centro Dramático Nacional (Madril), Teatro María Matos eta Teatro Dona María II (Lisboa) eta Teatro Rivoli (Porto) ekoiztetxeek ekoiztu dute bere lana. Marco Vigo eta Azkuna Zentrorako arte eszenikoen zikloak komisariatu ditu. 2015 eta 2020 artean Escenas do cambio jaialdia zuzendu zuen Santiagon. Injuve Antzerki Saria 2008an eta Injuve Poesia Saria 2012an.

  • Kontzeptua eta performancea: Pablo Fidalgo, Juan Loriente.
  • Kanpoko begirada: Amalia Area.
  • Laguntza: Real Academia de España en Roma.

Bideoa

 

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaPABLO FIDALGO
  • Data 2021(e)ko Ekainak 4
  • Ordutegia18:30
  • LekuaYACIMIENTO PLAZA CORAZÓN DE MARÍA
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan

Non