UDAKALEAN 2021: 2021eko Udako kultur egitaraua Bilbon

Bilbao 2021(e)ko uztailaren 1(e)tik 2021(e)ko irailaren 30(e)ra
  • UDAKALEAN 2021: 2021eko Udako kultur egitaraua Bilbon

Bilboko Udalak udako hurrengo hilabeteetarako uriko kulturaren, aisialdiaren eta entretenimenduaren aldeko apustua egin du.

#UDAKALEAN-ek 200 PROPOSAMEN BAINO GEHIAGO biltzen ditu; Udalaren arloek eta udal-erakundeek diseinatu dituzte, eta uriko udako egunak planez beteko dituzte. Arte eszenikoek eta kalekoek, musikak, euskal folkloreak edo literatura-hitzorduek ez dute «udako oporrik hartuko urian», eta datozen hilabeteetan Bilbon egongo diren bilbotar guztiek disfrutatu ahalko dituzte, bai eta gurera datozen bisitariek ere.

Uztailean, abuztuan eta irailean, Udalak berriro emango dio laguntza kulturaren, aisiaren eta entretenimenduaren sektoreari, apustu irmoa egin baitu tokiko talentuaren alde, behar berezia duen garai batean.

Urian, udari hasiera emateko, pertsona oro gonbidatuta dago lehen mailako proposamen hauetaz gozatzera; osasun- eta higiene-neurri guztiak bermatu egongo dira profesionalentzako eta bertaratuentzako.

Hitzordu horietako gehienak DOAKOAK izango dira, baina gonbidapenak beharko dira; jarduera bakoitza hasi baino 48 ordu lehenagotik eskuratu ahalko dira esteka honetan.

Gogoan izan pertsona bakoitzak bi gonbidapen bakarrik erreserbatu ahalko dituela, eta gonbidapenok inprimatuta edo edozein gailu mugikorretan eraman ahal izango dituela. Erreserbak jarduera bakoitza hasi baino 15 minutu lehenago arte balioko du.

Gainera, ahalik eta bilbotar gehienek ikuskizun horien kalitateaz goza dezaten, Udalak emanaldien bideoak eta irudiak zabalduko ditu, Bilboko Udalaren, Bilbao Kulturaren eta Bilbao Jaiaken sare sozialetako profilen bidez.

 

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2021(e)ko uztailaren 1(e)tik 2021(e)ko irailaren 30(e)ra
  • LekuaBilbao
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • Sarrerak Erosi
  • Info Gehiago

Non

Euskadi, auzolana