Adrián Barberá, Jara Yuste eta Vicent Orón gazteek sortutako Deep Sea Monk musika taldeak bere proposamena aurkezten du kontzertu berezi batean. Bertan, Midnight Stories izeneko euren lehen lana (2020an argitaratua) birpasatuko dute eta abesti berriak aurkeztuko dituzte.
Talde honek rock alternatiboa eta musika folkaren inguruan nahasketa bat egiten du soinu paregabe bat erakusteko. Eskaintzen duten estilo berezi horretan zein blues eta soul musika moten zein britaniar pop talde nagusien influentziak ikus daitezke. Hori dena guztiz nabarmendu egiten den ahots sendo eta sakon batekin. Ganera, euren soinu akustikoari biolinak eta sintetizadoreak ere gehitzen dizkiote.