Aurrera Fest 2021

Bilbao 2021(e)ko uztailaren 1(e)tik 2021(e)ko uztailaren 25(e)ra
  • Aurrera Fest 2021

Artisten eta konpainien agendak koadratzeko bi asteko lanaren ostean, "Aurrera Fest"-en bigarren edizioaren programazioak argia ikusi du gaur. Bigarren urtez jarraian, Bizkaiko Foru Aldundiak bertako kultur sektorea babestearen aldeko apustua egin du berriro ere, Euskaldunaren eskutik. Guztira, 2021ean euskal artisten edo/eta konpainien 35 ikuskizun eskainiko dira Euskaldunako hiru espaziotan (Auditoriumean, 0B aretoan eta 0E aretoan).

Guztira, 19 kontzertu (horietako 4 musika klasikokoak), 10 antzerki-ikuskizun, 4 bakarrizketa,  dantza ikuskizun bat eta magiako beste bat (familiako ikuskizuna, 6 urtetik gorakoentzat egokia) izango dira. Azpimarratu behar da kartelean euskarazko 4 ikuskizun daudela, eta programazioa anitza dela, zeinu-mintzaira duen ikuskizun inklusibo batekin, tratu txar matxisten aurrean sentsibilizatzeko beste batekin, ume/familientzako hiru ikuskizunekin…

Sarrerak salgai daude gaurtik aurrera www.euskalduna.eus webgunean eta ohiko beste kanal batzuetan.
Prezioak 14,50 eta 26,50 euro artean (kudeaketa gastuak barne)

Egutegia  
2021/07/01 20:00 0B HIBAI "GOXOKIAK"
2021/07/01 20:00 0E HITCSHOCK. UNA HISTORIA DE SUSPENSE
2021/07/02 20:30 0B LA BALDOSA FLOTANTE
2021/07/02 20:00 0E DAVID LUENGAS "PALABRAS RESCATADAS"
2021/07/03 20:30 0B LOS TESSEE ROCKING BOYS + BIG BAND
2021/07/03 20:00 0E GABE
2021/07/04 20:00 0E CANCIONES PARA UNA VIDA- ANDONI MTEZ BARAÑANO
2021/07/04 19:30 AUD EIN DEUTSCHES REQUIEM - Johannes Brahms / KUP TALDEA
2021/07/05 18:30 0E SOINUAK HAIZEAN
2021/07/06 20:00 0E ES SOLO MAGIA, PERO ME GUSTA
2021/07/08 20:30 0B OSCAR TEROL ¡POR COMENTARLO!
2021/07/08 20:00 0E "SI, FUERON ELLAS"
2021/07/09 20:30 0B DEEP SEA MONK
2021/07/10 20:30 0B EL VIEJO CHIMANGO "CIENTO VOLANDO"
2021/07/10 20:00 0E OIHULARI KLOWN-SEX O NO SEX
2021/07/11 20:00 0B …"DE BILBAO ¡¡AHIVALAHOSTIA!!
2021/07/11 20:00 0E MULTIVERSO SONORO DIGITAL
2021/07/12 20:00 0E ETHER ENSEMBLE
2021/07/15 20:30 0B SUTAN
2021/07/16 20:30 0B ROLAND Y GARROS: CULTURAS MILENARIAS"
2021/07/16 20:00 0E "SOLITAIRE"
2021/07/17 20:00 0E VAYA PACK DE VASC@S
2021/07/17 20:30 OB  MIKEL DEL VALLE. UNA NOCHE CON LA DANZA
2021/07/18 20:00 0E YO, ERÓMENO
2021/07/18 20:00 AUD COMANDANTE LARA
2021/07/18 20:00 OB KORRONTZI+ OINKARI-KOPLARIAK
2021/07/20 20:00 0E AQUÍ NO PAGA NADIE
2021/07/22 20:30 0B WELCOME TO THE MUSIC FORESTTHE LAST HIDDEN FOX
2021/07/22 20:00 0E A SOLAS CON RAKEL R.R.
2021/07/23 20:30 0B THE ONE - APOCALYPSE WORLD TOUR 2021
2021/07/23 20:00 0E BLUE WOMAN VOICES
2021/07/24 20:30 0B IÑAKI PALACIOS & THE GAEL´S + MOONSHINE WAGON
2021/07/24 20:00 0E ADOS JAZZ 4TET
2021/07/25 20:00 0B OSKARBI
2021/07/25 20:00 0E ETA KITTORIK EZ!

Euskalduna gune segurua
Gogorarazi behar da Euskalduna Bilbao izan dela COVID-19aren aurreko AENORren ziurtagiria jaso duen lehengo kongresu-jauregia eta bigarren auditoriuma, ezarritako protokoloei esker.
Euskaldunak ekitaldietarako higiene eta osasun arloko berme nagusiak ematen ditu. www.euskaldunabilbao.com webgunean, ikus-entzuleek Euskalduna Jauregiak garatutako segurtasun protokoloak dituzte eskura.

bizkaia.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana