Oihulari Klown: "Sex o no sex"

Bilbao 2021(e)ko Uztailak 10
  • Oihulari Klown: "Sex o no sex"

Aurrera Fest 2021

Oihulari Klownek SEX O NO SEX aurkezten du. Klown antzerki-ikuskizuna.

Klown parodia. Pauxa bere buruari bizitzaz, heriotzaz eta sexuaz galdetzen dion pailazo bat da. Ikus-entzuleak beren gogoeta zoroen konplize eta lekukotzat hartuz, sexu-gaietan dituzten hastapenak partekatzen dizkigu. Virginia Imazek, beste behin ere, umore eta samurtasun klabean aurkezten dizkigu, clown jokoari esker, masturbazioa, koitoa, orgasmoa... bezalako gaiak eta, oro har, errurik gabeko plazerraren gainditu gabeko ikasgaia. Proposamen ludikoa da, eta gure ohiturak –edo horien falta– erreferentziatzat hartzen ditu, sexuari dagokionez, genero-ikuspegitik.

Gaztelaniaz.

Helduentzat.

90 minutuko iraupena.


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana