Arabako Organo Jaialdia 2021: Miriam Cepeda

Agurain 2021(e)ko Uztailak 23
  • Arabako Organo Jaialdia 2021: Miriam Cepeda
  • Arabako Organo Jaialdia 2021: Miriam Cepeda

Arabako Organo Jaialdia 2021.

Bilbon jaio zen 1982an. J.C. Arriaga Goi Mailako Musika kontserbatorioan ikasi zuen eta Piano, Solfeo eta Pedagogia musikaleko goi-mailako tituluak lortu zituen. Geroago, Donostiako F. Escudero kontserbatorioan sartu zen, eta organo eta klabe titulu profesionala lortu zuen, Esteban Elizondo eta Loreto F. Imazekin, hurrenez hurren. Kalifikazio gorenarekin amaitzen ditu organo ikasketak Esteban Landart eta Löic Malliérekin, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian (Musikene), Donostian.

Hainbat kontzertu eman ditu Valladolideko katedralean, "Las Huelgas Reales" en monasterioan, Sto. Toribio de Liébana-ko monasterioan, "Musique en Côte Basque" jaialdian, "Ziortzako Kontzertuak"jaialdian, Arabako Organo jaialdian, etab.

2006tik aurrera, Luis Alberto Requejo Bilboko Orkestra Sinfonikoko klarinete-jotzailearekin bikotea osatu du, eta hainbat kontzertu eman ditu.

Begoñako Andra Maria basilikako organista da, Santanderko "Jesús de Monasterio" Kontserbatorioko eta Bilboko "Sociedad Coral" Elkarteko organo irakaslea, kontzertuekin batera.


 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2021(e)ko Uztailak 23
  • Ordutegia19:00
  • LekuaSanta Maria Eliza
    Agurain
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana