Aurrera Fest 2022

Bilbao 2022(e)ko abuztuaren 20(e)tik 2022(e)ko irailaren 11(e)ra
  • Aurrera Fest 2022

Hirugarren urtez jarraian, Bizkaiko Foru Aldundiak tokiko kultura-sektorea babesteko apustua egin du Euskalduna Bilbao-ren eskutik. Guztira, 2022. urtean euskal artisten eta/edo konpainien 14 ikuskizun eskainiko dira Euskalduna Bilbao-ko bi espaziotan (0E eta 0D aretoak).

Euskalduna Bilbao-k bere egutegiko ikuskizun-denboraldirik garrantzitsuenean, Aste Nagusian, sartu ditu aurten "Aurrera Fest!"-en emanaldiak. Jaietako programazioa, honako hauek osatzen dute: "The Hole X"-en kabareta; "Escape Room", "Laponia" eta "Mentiras, boleros y vídeos caseros"; "Impresionistas" izeneko erakusketa inmersiboa eta, bere hirugarren edizioan, Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez eta Euskalduna Bilbao-ren babesarekin, hiriko agertoki onenetako bat tokiko arte-sorkuntzari eskaintzen dion jaialdia.

Tokiko talentuak sortutako 14 muntaia igoko dira eszenara, "Impresionistas" erakusketa inmersiboaren ondoko aretoan. Jaialdiaren data aldaketari ezker, bertako sorkuntzari ahalik eta oihartzun handiena eman nahi zaio, Bilbo eta Bizkaia osoko urteko datarik garrantzitsuenean, gure mundu artistikoa zaindu nahi da. Hori dela eta, "Aurrera Fest!" jaialdiaren agenda egutegian aldatu egin da (aurreko bi edizioetan, uztailean), Aste Nagusiaren itzulerarekin bat egiteko.

Guztira, ikusleek 4 kontzertu, 3 antzerki-ikuskizun, 3 magia-show, 2 dantza-show, kabaret bat eta kontu-kontalari bat izango dituzte.

Sarrerak salgai daude www.euskalduna.eus helbidean eta ohiko beste kanal batzuetan, 10 eurotik aurrera (kudeaketa gastuak barne).

 

Egitaraua:

Euskalduna

Laburrean

Non